top of page
IMG_2598.HEIC

SENEGALERA BIDAI ZOZKETA

PARTE HARTU

OINARRIAK

​

1. ANTOLATZAILEA, HELBURUA, EPEA 

​

Bergarako Ndank Ndank elkarteak promozio helburuarekin bidai baten zozketa antolatu du. Instagramen 5000 jarraitzaile lortzea da helburua. Hori lortzen laguntzen digutenen artean egingo da zozketa (bakarrik helburua lortzen bada gauzatuko da zozketa).

​

2024ko apirilaren 7an gaueko 21.00tan hasiko da parte hartzeko epea eta parte hartzeko aukera apirilaren 30 arte izango da. Zozketa egingo balitz, maiatzaren 1ean goizeko 11tan egingo litzateke instagrameko zuzeneko baten bitartez.

​

2- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

​

Oinarri hauek onartzen duen adinez nagusi den edonork parte hartu ahalko du zozketan, horretarako pausu hauek jarraituz:

​

1- elkarteko instagram kontua jarraitu @ndank.ndank.elkartea

2- zozketako publikazioan bi lagun aipatu nahi beste aldiz (horrek aukerak handituko ditu)

3- Storian publikazioa partekatu elkartea aipatuz

​

3- SARIA

​

Abuztuko egonaldirako plaza bat zozketatzen da. Egonaldi hori abuztuaren 13tik 27ra egingo da. Bidaiaren joan etorria, Senegal barneko garraioa, lo tokia, otorduak eta gauzatuko diren irteera eta ekintzak biltzen ditu sariak. 

​

4- ZOZKETA

​

Apirilaren 30an gure sareak 5000 jarraitzaile izatea lortu badu, maiatzaren 1ean goizeko 11an instagrameko zuzeneko bidez egingo da zozketa online aplikazio baten bitartez. Saridun bat eta 10 erreserba aterako dira. 3 eguneko epean irabazlearekin kontaktuan jartzea ez badugu lortzen edo sarudunak saria ukatzen badu, hurrengoarekin jarriko ginateke kontaktuan. 

​

Edozein zalantza 636163010 edo ndank.ndank.elkartea@gmail.com

​

 

 

 

 

 

 

 

 

​

bottom of page