top of page

1. Atarikoa

 

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Bergarako Senegaleko Lagunen Elkartea - Ndank Ndank.ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina edota erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

 

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, elkartearekin duen harremanaren jarraipena egiteko eta elkartearen legezko helburuak betetzeko.

 

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak burutzea, tratamenduaren erantzulearen eginkizun legalak betetzea, interesdunak emandako baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.

 

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-en erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

​

​

2. Datu pertsonalak biltzea

 

Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko,  harremanetarako edo denda erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

 

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

 

Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek ez die datu pertsonalik eskatuko adingabekoei. Adingabekoen kontuen azken administratzaileak euren guraso eta tutore legalak izango dira. Adin gabeko erabiltzaileak datu pertsonalak bidaltzen baditu bere guraso edo legezko tutoreen baimena eta onespena duela onartzen du. Elkarteak guraso eta legezko tutoreekin harremanetan jarri ahal izango du, adingabeei buruzko egiaztapen jakin batzuk egiteko edo beste zenbait arrazoi direla tarteko, baldin eta beharrezkoa iruditzen bazaio.

​

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

​

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.

 

 

3. Interesdunen eskubideak

 

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bete eskariren bat egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan: Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank, Kruz Gallastegi 3 2ºA– 20570 Bergara  (Gipuzkoa), telefonoa: 636163010 edo posta elektroniko honen bitartez: ndank.ndank.elkartea@gmail.com. Interesdunak, eskaerarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

 

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

 

4. Segurtasun-neurriak

 

Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ren erantzukizunpekoak.

 

 

5. Trafiko-datuak

 

Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

 

Erabiltzaileari informatu egiten zaio Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.

 

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

 

 

6. Indarraldia

 

Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bergarako Senegaleko lagunen elkartea - Ndank Ndank-ek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

bottom of page