top of page

Elkarbizitza programa

Zertan desberdintzen da gure programa?

Boluntariotza eskaintza asko, nahita edo nahi gabe, paternalismoan erortzen dira: “laguntzaile” rola duten pertsonak bilatzen dituzte bertako errealitatea “salbatzeko”.


Guk, ordea, bestelako ikuspegia daukagu:

  • Ez da bidai hutsa, ibilbidea Euskal herrian hasten dugu, bidaia baino hilabete batzuk lehenago. Elkarteko ohiko dinamikan parte hartuko duzu. 

  • Dionewarreko errealitatea ezagutzea da abiapuntua: bertako eguneroko bizitza, kultura eta ahotsak lehenesten ditugu.

  • Harreman horizontalak eraikitzen ditugu

  • Parte-hartzaileek hausnarketa sakonak egitera gonbidatzen ditugu

  • Migrazio eskubideaz eta gaur egungo mundu globalizatuaren injustiziaz hausnartzen dugu elkarrekin.

  • Helburu nagusia, pentsamendu kritikoa piztea da: gure uste eta aurreiritziak zalantzan jarri, ikuspuntu berriak eraiki eta ikaskuntza partekatua sustatzea.​

Ez da bidaia exotiko bat, ezta “besteak laguntzera” joateko esperientzia.


Elkarrizketa, berdintasuna eta ikasketa kolektiboa dira ardatz nagusiak.

 

2026ko programan parte hartu nahi duzu?

Prestaketa: otsaila-uztaila

Bergaran eta bailaran ekintza desberdinak gauzatuko ditugu, Senegalgo errealitatea ezagutzeko eta elkarlanean hasteko.

✈️ Egonaldia Senegalen: abuztuan

10 egun Dionewarren, bertakoekin elkarbizi eta ekiteko.

💶 Kostua

  • Egonaldia: 650 €
    barne: herrialde barruko garraioa, bidai asegurua, lo-tokia, eguneroko jana eta ekintzak).
    ez barne: hegaldia.

  • Familientzako eskaintza berezia:
    12 urtetik beherako haurren ekarpena 300 €-koa izango da gela partekatuz gero.

ordainketa: taldea osatzean hegaldia erostea eskatuko zaizue. Ondoren, apirilak 30 aurretik 100 euroko ekarpena egingo duzue, eta gainontzekoa uztailaren 7a baino lehen. Ez da dirurik bueltatuko behin orainduta, horregatik hainbat aseguru agentziek (Iati, Heymondo) eskaintzen duten bidai anulazio poliza kontratatzea gomendatzen dugu.

📝 Nola eman izena?

Bete galdetegia urtarrilak 15 aurretik. Galdetegi hau betetzeko hartu behar duzun denbora, testuingurura gerturatzen eta bidaia zuretzat egokia den ala ez erabakitzen lagunduko dizu.

Lehentasunak

  • Bazkideek lehentasuna izango dute.

  • Gainerako parte-hartzaileekin aukera-prozesua egingo da.

Programa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da:

 

  • Bidai aurretik elkarteko ekintzetan parte hartzea
  • Pentsamendu irekia izatea
  • Elkarbizitzarako trebetasunak izatea, taldean bizitzen eta besteekin partekatzen jakitea.

  • Epaiketarik gabeko begirada izatea, aurreiritzirik gabe.

  • Erosotasun askori uko egiteko prest egotea: gure egunerokotasunean ditugun baliabide batzuk ez dira bertan izango.

  • Bertako klimara eta testuinguru naturalera egokitzeko gaitasuna: beroa eta ekaitzak ohikoak dira, eta hondarrezko irla bat da.

  • Jatorduetara egokitzeko malgutasuna: elikadura eta jateko era desberdina da.

bottom of page