KULTURARTEKOTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA

GAZTENDANK, 2009an jaiotako Bergarako gazteei zuzendutako programa
Bergarako Gaztelekuak, Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean eta udalaren babesarekin, kulturartekotasuna sustatzeko ekimen bat abiatuko du 2025-2026 ikasturtean.
​
Ikasturtean zehar ekintza ugari egingo dira Bergaran: tailerrak, dinamika parte-hartzaileak, sentsibilizazio-kanpainak eta diru-bilketa jarduerak, besteak beste.
​
Eta ikasturte amaieran… Senegalera bidaiatzeko aukera izango duzu!​
​
12 gazterentzako plazak daude. Anima zaitez eta parte hartu!
​
​
Parte hartze kostua: 200 euro (tarifa sozialarekin 50 euro)
(Programako gastuaren zati bat udalak finantziatuko du, gainontzekoa dinamika parte hartzaileen bitartez lortuko beharko da)
​
- Bi pertsonako unitate familiarra: 29 805,23 euro
- Hiru pertsonako unitate familiarra: 35 247,67 euro
- Lau pertsona edo gehiagoko unitate familiarra: 40 689,91 euro
​
​
​​
Izen ematea irailak 20 arte zabalik
