NORTZUK GARA?
Senegaldar eta euskaldunez osatutako irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Bi komunitateen arteko elkarrekintza eta komunikazioa bultzatzen dugu, kulturartekotasun balioa goraipatuz. Elkarrekin lankidetzan Senegalgo Dionewar herrian proiektu desberdinak aurrera eramaten ditugu.
ZUBIAK ERAIKITZEN
Elkarbizitza eta elkartasun programa
Senegaldar eta euskaldunen artean elkar-ezagutza eta lankidetza bultzatzeko ekintzak antolatzen ditugu: kulturarteko ekintzak, eskoletan hitzaldiak eta, besteak beste, migrazio esperientziak bistaratu
Dionewarreko komunitatearen garapena
Senegaleko Dionewar irlako komunitatearen garapena dugu helburu. Unibertsitateko ikasleentzat pisu bat alokatzen dugu Dakarren. Kultura eta ekonomia sustatzeko kultur eremu baten eraikuntzan gaude murgilduta.
Moda proiektua
Proiektu honekin kulturartekotasuna eta elkartasuna jarri nahi dugu balioan; elementu desberdinen fusioaren aberastasuna transmitituz eta irabaziak Dionewarren (Senegal) martxan ditugun lankidetza proiektuetara zuzenduz
Bizipoza
Gure elkartea Bizipoza Elkarteko kide da. Izaera anitzeko beste 35 elkarterekin batera guztiontzat izan behareko luken mundua sortzeko lan egiten dugu